Sozialistei boikot egin izana ukatu du Zerbitzu saileko zinegotziak

Jon Berezibar 2008ko urt. 17a, 13:44
Paco Gartziak atzo egindako salaketei erantzun die Obra eta Zerbitzu saileko zinegotzi Patxi Arburuak. Batzordeak proposamena aztertu zutela eta, "aktan jasotzen" den bezala, erantzun zitzaiola adierazi du Arburuak eta "puntu interesgarriak egonda ere", besteak beste, "larregizko zigorrak proposatzen" zituela ikusi eta erabaki zutela Udalak kaleko garbiketarekin "orain arte moduan" segitzea. Arburuak dio ez zaiela "ez ondo eta ez gaizki iruditzen sozialistak batzordea lagatzea baina joateko arrazoirik ez" dutela.

Patxi Arburuak dio PSE-EEri jakinarazi diotela proposamen hori aztertu dutela: "Are gehiago, bi aldetatik aztertu dugu; politikook aztertu dugu, behintzat gure alderdikook, eta baita Zerbitzuetako teknikariek ere. Eta erantzun egin zitzaion, abenduaren 3ko aktan daukagu jasota. Arburuak sozialisten proposamenean "puntu interesgarriak" daudela aitatu du baina, "baita gabeziak ere"; uste dute-eta "larregizko zigorrak" proposatzen dituztela. Zinegotziak gaineratzen du "teknikariak araudiko eduki batzuk aplikatu ahal izatearen gaineko zalantzak agertu ditu. Hori horrela, Udalak kaleko garbiketarekin "orain arte moduan" segitzeko asmoa duela dio aktak.

Arrazoirik ez

Kontu hori dela-eta PSE-EEk Obra Saila utzi izanaren aurrean Arburuak dio eurei ez zaiela "ez ondo, ez gaizki iruditu. Eurek ikusi behar dute zer egin euren udal jardunarekin. Baina arrazoirik ez dute."

    Sozialistek salatutako 'boikot' eta 'kanpaina zikinaren' gaineko  salaketen aurrean , berriz, zera dio Arburuak: "Hauteskunde kanpainan gaude. Ez dute arrazoirik halakorik esateko. Eskatutako informazio guztia ematen diegu eta egin izan dituzten beste proposamen batzuk aztertu ditugu.

 

    Gainerako alderdiak EAEren txotxongilo direnaren salaketari dagokionez, "inoren txotxongilo ez gara inor", dio Arburuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak