"SOS" erraldoia Udalaitz mendi magalean

Goiatz Arana Begiristain 2008ko maiatzaren 19a

AHT gelditu! elkarlanak deituta, mendi martxa egin zuten Udalaitzera atzo, domeka, eta mendi magalean "SOS" erraldoia jarri zuten. 20na metro luze dira hizkiok (60 metro, orotara) eta, beraz, ez dira oharkabean pasa; herriko leku askotatik ikusten dira.

Gelditour biraren barruan egin zuten mendi martxa, bi helbururekin:  batetik, AHT-ren inguruko eztabaida piztea; eta bestetik, Udalaitz mendian eta inguruetan sortuko lituzkeen kalteez ohartaraztea. Bozeramaileek adierazi dutenez, Udalaitzi hitza eman diote, sinbolikoki, eta berak “SOS” oihukatu du, ozen.

Debagoienetik Durangaldera egin du Gelditour-ek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak