Sonografoak ipiniko ditu Udalak herriko hiru tabernatan

Jon Berezibar 2007ko ira. 11a, 18:55
Tokiko Gobernu Batzarrean erabaki zuten atzo Arrasateko hiru tabernatan ateratzen duten duten zarata maila neurtzeko sonografoak jartzea. Gailuen bidez Udalak kontrolatu egingo du ea tabernok Jaurlaritzak ezarritako ordutegiak betetzen dituzten eta ea legezko zarata maila errespetatzen duten.

Hain zuzen, ipiniko dituzte sonografoak Zarugalde kaleko Arrogoi tabernan, Garibai etorbideko Garibai tabernan eta Olarte kaleko Ispilu tabernan. Kontua da hainbat bizilagun kexatu egin direla aipatutako hiru taberna horiek sortzen dituzten eragozpenengatik.

Bestalde, Otalora Lizentziaduna kaleko Taupa tabernan sonografoa ipinita izan dute eta atzoko Tokiko Gobernu Batzarrean jakinarazi zituzten jasotako emaitzak. Haien arabera, Taupa tabernak ez du gainditzen legeak azarritako zarata maila. Aldiz, ordutegiari dagokionez, gainditu egin du legeak ezarritako muga. Hori horrela, Hirigintza Sailetik jakinarazi dutenez, espediente zigortzailea zabalduko dute taberna horrren aurka eta isuna jarriko diote. Kontuan hartuko dute, besteak beste, taberna horrek duen infrakzio kopurrua eta zenbat minututan gainditu duen ordutegiaren muga.

Ordu bata eta erdietan itxita

Eusko Jaurlaritzaren dekretuaren arabera, tabernen ordutegiak tabernen kategoriaren arabera finkatzen dira. Baina orokorrean, neguan taberna gehienak aste barruan hamabi eta erdiak arte egon daitezke zabalik eta eta egubakoitzen eta jaiegun bezperatan eta egubakoitzetan berriz, ordu bata eta erdiak arte. Udan aste barruan ordu bata eta erdiak arte egon daitezke zabalik eta egubakoitz eta jaiegun bezperatan ordu biak arte.


sonografoak tagged map by user - Tagzania

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak