Skate saioak, grafitiak eta DJ Balza

Larraitz Zeberio Lekuona 2010eko urriaren 3a

Nerabeek gustuko dituzten ekintzak dira eta zapatu arratsaldean koadrila bat baino gehiago hurbildu ziren AEDk antolatutako skate festara.

 Hezitzaileen gidaritzapean eta Arrasateko Arrasta skate elkarteko gazteen laguntzarekin erakustaldi politak ikusi genituen Bedoñabeko jolastokian. Bertaratzen direnek, gainera, eskolako horman ikusiko dute gazteek egindako grafitia. Irailaren 25ean eguraldi kontuengatik atzeratuta jaia zen zapatuan Bedoñaben egindakoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak