Skate jaia egingo dute, zapatuan, San Andresen

Ubane Madera 2009ko irailaren 24a

Skate Jaia antolatu dute AEDk eta Txatxilipurdik, Bedoñabeko patioan, 17:00etatik 20:00etara. Skatean jarduteko moduluak, speakerra, hanka-paluak, monozikloak… Denetik probatu ahal izango dute gazteek zapatuan.

Esandako guztiaz gainera, graffitia ere margotuko dute neskek. "Skatearen bueltan geroago eta neska gehiago dabilen arren, mutilak ibiltzen dira gehienbat; horregatik graffitia bakarrik neskek sortutakoa izango da", aditzera eman dute antolatzaileek. 

Gazteen gustuen araberakoa

AED eta Txatxilipurdi elkarteek antolatutako Skate Jaia da zapatukoa, Arraska skate taldearen eta udal hezitzaileen laguntzarekin antolatutakoa. "Bogan dagoen tendentzia dira kaleko kirolak; guk gazteen tendentziak ezagutu behar ditugu eta eurekin lan egin, gura baditugu erakarri", azaldu du Lander Juaristik, Txatxilipurdiko kideak. AEDko arduradunak, Itxaro Artolak zera ere gaineratu du: "Skate zaleek diote euskaldun gutxi mugitzen dela skate munduan eta hori ere landu gura dugu". 

Larunblai, Musakolan

Bestalde, zapatuan baita ere baina Musakolan, tailerrak egingo dituzte, 12 urtera artekoendako, 11:00etatik 13:00ak arte. Hori ere Txatxilipurdi elkarteak antolatutako ekimena da.

Jarraian dituzue entzungai zapatuko ekitaldien gainean, antolatzaileek Arrasate Irratian emandako azalpenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak