Sinadurak batzen, bus zerbitzua eskatzeko

Ubane Madera 2010ko uzt. 21a, 12:08
Lurraldebus/Pesari autobus zerbitzu berria eskatzeko sinadurak batzen dabiltza Arrasaten. Gasteizera joan beharra daukatenak dira, batzuk unibertsitatera, beste batzuk beste zeregin batzuetara; guztiek behar dute, baina, goizean goiz Gasteizen egon.

Bada, gaur egungo zerbitzuarekin berandu iristen dira: "Autobusa 06:15ean ateratzen da Eibartik, eta, herri guztiak zeharkatu ostean, 19:05ean iristen da Arrasatera. Ondorioz, Gasteizera iristen denerako 08:00ak pasata dira. 20-25 bat minutu berandu iristen da, eta unibertsitateko ikasleek, esaterako, 08:00etan hasten dituzte eskolak", azaldu du Juan Migelek. Hala, gurako luketena da "ordu laurden edo hogei minutu" aurreratzea Arrasatetik Gasteizerako autobusa. 

Non sinatu

Eta eskaera hori egiteko sinadurak batzen hasi dira Arrasaten, baina ingurukoei ere zabaldu diete deia. "Aretxabaleta eta Eskoriatzakoei ere egiten diegu sinatzeko deialdia, pentsatzen dugu-eta han ere egongo direla ikasleak edo bestelakoak". Sinatu gura duenak telefonoz deitu behar dio Juan Migeli: 685 72 14 33.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak