Sexty Sexers beratarren rock-and-rolla 3 aretoan, zapatuan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010eko otsailaren 25a

Berako Sexty Sexers taldearen rock doinuek 3 aretoa hartuko dute zapatuan. 23:00etan hasiko da kontzertua; sarrera, 6 eurotan. Beratarrek 2009ko irailean estreinatutako 'Hero Mantra' disko berria aurkeztuko dute Arrasaten. "Mantra berriaren sorkuntza azidoa izan da, zapore anitzekoa, gazia, geza eta gozoa", adierazi dute taldekideek. Hainbat sentimendu biltzen ditu diskoak.

Sexty Sexers taldearen aurretik The Riff Truckers taldeak jardungo du.

Blues ukitua

The Riff Truckers talde bizkaitarra da, Ea herrikoa. Euren musikaren oinarria rock-and-rolla da, baina blues eta country ukituak ere badituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak