Datorren astean hasita, hainbat ekitaldi egingo dituzte Arrasateko gaztetxokoetan. Batetik, martxoaren 5ean, 12an eta 13an, 12-16 urte bitartekoendako sexologia tailerrak izango dira Musakola, San Andres eta Erguingo gaztetxokoetan, hurrenez hurren. Mirari Arandok, Udal Sexologia zerbitzuko arduradunak gidatuko ditu.
Bizikleta irteera
Bestetik, martxoaren 7an, zapatua, bizikleta irteera egingo dute. Autobusean Garaiora joan eta inguru hartan ibiliko dira bizikletan. Izena emateko jo behar da Arrasateko edozein gaztetxokotara.