Oraingo honetan, baina, Xabier Martinez Boludo eta Jon Zubiria Bull arrasatearrek eskuratu dute lehen saria: 1.280 euro eta txapelak, garaikurrak eta edari sortak.
Bigarren saria, berriz, aretxabaletar eta arrasatear banak osatutako bikoteak eskuratu du: Rafael Antiak eta Amador Sopok. Bi horiek eskuratu dute 640 euro, graikurrak eta edari sorta.
Hirugarren saria Aretxabaletara joan da: Jose Mari Seijo eta Antonio Fernandezen eskuetara. 384 euro, garaikurrak eta edari sorta eskuratu dituzte.
Eta laugarren saria Arrasaten geratu da, Cayetano Rayo eta Juan Valorren eskuetan. Saria: 256 euro eta edari sorta.