Sektoreko lehen Zilarrezko Qa jaso du Auzo Lagunek

Miren Arregi Amasorrain 2008ko api. 15a, 11:26
Kalitatearen kudeaketan bikaintasunaren errekonozimendua jaso du Auzo Lagun enpresak; Zilarrezko Qa eskuratu zuen iazko abenduan eta atzo, astelehena, egin zuten ekitaldia Garaia Berrikuntza gunean.

Ekitaldian parte hartu zuten Auzo Laguneko gerente Manuel Ginerrek, Euskaliteko presidente Txema Gisasolak eta Elena Gutierrezek Jaurlaritzako ordezkariak.

Sektorean kalitatezko Zilarrezko Qa eskuratu duen enpresa bakarra da Auzo Lagun. Ekitaldian kalitatearen zilarrezko Qa lortzeko egindako bidearen laburpena egin zuten eta Auzo lagun sektorean erreferente dela azpimarratu.

Ekitaldian izan zen Eusko jaurlaritzako berrikuntza eta gizarte informazioko zuzendari Elena Gutierrez. Hark ere Auzo Lagun enpresa eta bertako langileak zoriondu zituen lortutako errekonozimenduagatik eta berrikuntzari dagokionean enpresak egindako lana goraipatu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak