Seguru sentitzen dira arrasatearrak euren herrian?

Usoa Agirre 2010eko otsailaren 26a

Lapurreten eta indarkeriaz egindako erasoen kopuruak gora egin duela-eta, Arrasateko alderdi sozialistak herrian segurtasun eza dagoela salatu du, eta Aritz Arrieta bozeramaileak alkatea egin du erantzule; udaltzainen presentzia handiagoa eskatu du. Ino Galparsoro alkateak onartzen du bolada txarra ari dela izaten, baina dio orokorra dela eta ez Arrasateko kasua. Dena dela, udaltzainak kalean lehen baino gehiago dabiltzala adierazi du alkateak. Herritarrei ere galdetu diegu ze iritzi duten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak