Segurtasun informatikorako Estatuko sarera gehitu da MU

Jon Berezibar 2007ko irailaren 13a

Mondragon Unibertsitateak Teknologia eta Komunikazio Institutu Nazionalarekin lortu du akordioa. Industria, Merkataritza eta Turismo Ministeriora lotuta dagoen erakundea da INTECO eta segurtasun informatikoan egiten dute lan. Erakunde honek bere sarera gehitu du Mondragon Unibertsitatea birus alerta sistemarako informazio gehiago izateko.

Akordio honen bitartez, Mondragon Unibertsitateak posta elektronikoan banatzen diren birusekin zerikusia duen informazioa emateko konpromisoa hartzen du eta INTECOk egunero eskainiko diren  datuak gehitzen ditu.

Informazio horrekin internet erabiltzaileari indarrean dauden birus alerten informazioa eta estatistikak eskaintzen zaizkio eta doako zerbitzu batera harpidetza ere eskaintzen da. Bilakaera horren erakusle diren adierazleak ere sortzen dira infekzio-arriskua ezagutarazteko.

Sare horrek egunero 30 milioi posta elektroniko kudeatzen ditu eta horra gehitu da Mondragon Unibertsitatea


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak