Esandako moduan, bost partidu geratzen dira jaitsiera fasea amaitzeko; bost final, horrenbestez. Eta horietako lehena ez da samurra izango, hirugarren lekuan dagoen Baskoniaren kantxara joango dira-eta zapatuan MUko mutilak (17:00).
Parekotasun handia
Kategoria horretan dagoen parekotasun handia ikusita posible da bolada on bat jarraian harrapatzea, eta hori da salbaziorako bide bakarra.