Sare sozialak: "Ez dira arriskutsuak; erabileran dago gakoa, autoa hartzean bezala"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2009ko urr. 30a, 17:00

Gazte bulegoak hileko azken eguenetarako antolatu duen informatikaren gaineko ikastaroei eutsiz, interneteko sare sozialen gaineko tailerra egin zuten atzo. Sarean hamaika badaude ere, sare sozial ezagunenak izan zituzten aztergai batez ere: Facebook-a, Tuenti-a eta Twiterr-a.

Jende gutxi agertu zen Kulturateko informatika gelan. Hala ere, Gazte bulegoko koordinatzaile eta ikastaroa gidatu zuen Patxi Gaztelumendik adierazi duenez, "dozena erdi bat lagun agertu baziren ere, oso saio interesgarria eta emankorra" izan zen. Izan ere, hainbat iritzi eta gogoeta plazaratu ziren: esaterako, Gazte Txokoetako eta ludoteketako begiraleak bertaratu ziren, eta sare sozialek gaztetxoenen aisia ordenagailuko pantailara mugatzeko arriskua biderka dezaketela planteatu zuten.

'Erabileran dago gakoa'
Interneteko sare sozialek aurkezten dituzten arriskuen aurrean honakoa adierazi zuen Gaztelumendik: "sare sozialak ez dira arriskutsuak berez; erabileran dago gakoa, bizitzako beste aspektu batzuetan bezala: drogak hartzean, autoa hartzean... gertatzen den moduan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak