Sardina erreak eta ardoa nork ordaindu, beste behin ere lehia estua espero da dokean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010eko martxoaren 31

Dokeak ez du hutsik egingo Arrasaten Aste Santuan. Gure arbasoen jokoa, SUDC elkarteak berreskuratu du eta honezkero 30.edizioa biziko du doke txapelketak. Joan den domekan gazte mailako –14 urtera arteko– 26. doke txapelketa jokatu ostean, etzi, apirilak 2, elkarteen arteko 30. doke txapelketa jokatuko da; hitzordua ohiko tokian izango da, hau da, Monterron parkeko beheko zelaitxoan (10:00).

Hasteko, herriko elkarte gastronomikoetako bikoteek elkarren aurka jokatuko dute bikote onena nor den aukeratzeko. Eta gero, aspaldiko ohiturari eutsiz, elkarteetako bikote onenak Udaleko ordezkariek osatutako bikotearen aurka lehiatuko dira. Eta noski, galtzen duen bikoteak ordaindu beharko ditu ikusle eta lehiakideen artean banatuko diren sardina erreak eta ardoa. Bada, etzi historiara egingo da salto beste behin, ibarrean jokatzen zen antzinako jokoa da-eta dokea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak