Seigarrenean egingo du Arrasateko Eskalada Taldeak txapelketa biribilena. Joan den urtean ere ahalegindu ziren txapelketa frontoira eramaten, baina horretarako aurrekontu handia behar da. Hala, antolatzaile lanetan dabilen Mikel Castillok esan digu, frontoian eginda txapelketak asko irabaziko duela: "Azken urtetan beheko boulderra txiki geratu da, ikusleak edozein modutan egoten ziren txapelketa jarraitzen, leku barik".
Goiz eta arratsalde
Goizeko kanporaketak beheko boulderrean egingo badituzte ere –10:00etan hasiko da izenematea– 17:00etan hasita, pilotalekuan bertan egingo dituzte finalak: "Federazioak duen egiturak lau alde ditu, eta guk harmailetara begira jarri gura ditugu lau aldeak", esan digu Castillok. Besteaj beste, Munduko Txapeldun izan berri den Patxi Usobiaga izango da eskalatu beharreko bideak prestatzen.