Santamasetako krosak ibilbide berria izango du

Xabier Urtzelai 2008ko abe. 5a, 14:16
Datorren domekan egingo dute, abenduak 14, Santamasetako krosa, Enrike Kabiketa memoriala. Eta urteroko hitzorduak berritasun handi bat izango du aurten, antolatzaile lanetan dabiltzan Arrasate Atletiko Taldeko lagunek 0ibilbidea aldatu dute-eta.

Arrasate Atletiko Taldeko lagunek Santamas kroseko ibilbidea aldatzea erabaki dute, eta Zufiriak adierazitakoaren arabera, dagoeneko kritikaren bat edo beste entzun dute: "Hori normala da, ikusi egin beharko da proba egindakoan jendea gustora geratu den ala ez. Kontua da Muxibar inguruan zirkulazio handia egoten zela, eta ibilbide berriarekin hori ekidin gura izan dugula. Horrekin batera, klubeko lagunek zirkuitu berria Arrasateko erdigunean jartzea aurreikusi dute, eta nire ustez korrikalariendako giro hobea izango da, jendeak hobeto jarraitu ahal izango du proba". 
Hori horrela, ibilbide berriak 6,4 kilometro izango ditu. Lasterkariek lau itzuli egin beharko dituzte goian duzuen zirkuituan, eta antolatzaileek Maalatik hasi eta Muxibar arteko tartea kendu eta Erdiko Kale, Zerkaosteta eta Garibaiko zuzenean aukeratu dituzte ibilbide berrirako.

Izenematea egunean bertan
Koadrilen Arteko Krosa 12:30ean hasiko dute, eta urtero moduan, sari indibidualekin batera koadrila onenek ere saria izango dute –lehen bost korrikalariak hartuko dituzte kontutan–. Izena emateko, 11:00etarako plazan izango dira antolatzaileak, udaletxeko arkupean. Gainera, nagusien lasterketarekin batera gaztetxoendako ere probak egingo dituzte, 11:00etatik 12:00ak arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak