Santamasak, gaur gehiago

Ubane Madera 2009ko abe. 21a, 12:23
Gaur (astelehena) aurkeztuko dute Santamasetako protagonistetako bat: txerria. Krixis Bi da haren izena, Arabako Larrea herritik ekarri behar dute eta 19:00etan egingo dute aurkezpen ofiziala, Herriko Plazan.

Hori baino lehen, baina bestelako ekitaldiak ere izango dira. Adibidez, 18:00etan, etxafuegoek iratzarriko dituzte jai gogoak inguruan; ordu berean euskal kantu kalejira hasiko dute, Benta Zaharrako Mutiko Alaiak izenarekin. Eta 18:00etan, baita ere, eta lehen esandako moduan, egingo dute erakusleiho lehiaketako sari banaketa.

Zezen suzkoa eta beste

Ordu erdi geroago, berriz, aterako dira Erraldoi eta Kilikien konpartsa eta Konpartsa Txikia, Herriko Plazatik, gainerako kaleetan barrena. 19:30ean, Arrasateko Dragoialde txarangaren txanda izango da; 22:30ean, dantzaldia egingo dute Haitzama taldearekin herriko plazan eta 23:30ean, zezen suzkoa, hori ere, Herriko Plazan. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak