Santamas Komisiñoa, Olariagaren lekukoa hartuko duen irudigilearen bila

Jokin Bereziartua Lizarazu 2009ko uztailaren 17a

Urte luzez egin ostean, Antton Olariagak aurten ez du Santamasetako kartela egingo. Hau horrrela, Santamas komisiñoa garaiz hasi da mugitzen eta irudi lehiaketa antolatu du dagoeneko. Izan ere, komisiñoak dioenez, irudi aldaketak "erronka handia" suposatzen du. Lanak urriaren 16a baino lehen aurkeztu beharko dira, BAZen.

Urte luzez egin ostean, Antton Olariagak aurten ez du Santamasetako kartela egingo. Hortaz, 2009ko Santamasek ez dute azken urteotan marrazkilari usurbildarrak garatutako estilo propioa zuten irudia izango.
Bada, Santamas komisiñoak deitu du dagoeneko irudi lehiaketa, diotenez, Santamasetako irudi aldaketak suposatzen duen "erronka handia" ikusita. Hala ere, komisiñoa ziur dago artista arrasatearrek "oso lan onak" aurkeztuko dituztela.

Adierazgarria, gaur eta bihar
Ekimena kartel lehiaketa soila ez ezik, diseinu orokor baterako deialdia ere bada, eta egileek kartelaz gain eskuo rrirako zein kartel bateraturako -ekintza garrantzitsuenak jasoko dituen kartela– proposamena egin ahalko dute. Irudia, noski, jaien adierazgarri izan behar da. Egileak jaiaren bilakaera, herrian duten garrantzia eta Olariagaren irudiak markatu duen joera hartu beharko du kontutan. Gainera, irudiak etorkizunean adierazgarri izango den marka sortzeko irizpideak markatzea ere baloratuko du epaimahaiak.

Urriaren 16a baino lehen
Edozein zalantza izanez gero, santamasirudilehiaketa@gmail.com helbidera idatzi daiteke, eta lanak urriaren 16a baino lehen aurkeztu beharko dira, BAZen. 

Irudi aldaketa duina bermatu gura duen lehiaketa

Komisiñoak irudi aldaketa duina bermatu gura du Santamasetarako. Horretarako antolatu du lehiaketa; hauexek dira interesatuak kontuan hartu beharko dituen oinarri garrantzitsuenak:
Honakoa izango da testua: Santamasak 2009. Arrasate. Abenduak 22, eta irudian, gutxienez txerria, Udalaitz eta Portaloia agertu beharko dira. Formatua eta sortze teknika –collage-a, diseinu digitala, akrilikoa...– libreak izango dira. Gainera, irudiak eskuorri, zozketa, kartel eta logo formatuetarako erabilgarria izan behar du.
Komisiñoaren helburuetako bat lan irabazleari –kalitate nahikorik ez badago ez da lanik aukeratuko– zenbait urteko jarraipena ematea, gutxienez bi urtez. Ohoreaz gain, irabazleak 900 euroko saria jasoko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak