Santamas eguneko egitaraua

Dagoeneko jende ugari dabil Arrasateko kaleetan Santamas egunaz gozatzen. Hemen duzue gaurko egunean egongo denaren berri.

10:00 Seber Altube plazan fruta eta barazki erakusketa eta lehiaketa.

10:00 Laubide plazan Debagoieneko ganadu feria.

10:30 Jokin Zaitegi plazan artisauen erakusketa.

11:00 Herriko plazan III. pintxo lehiaketa.

11:30 Kalejira talde ezberdinen partaidetzarekin: Iturengo zanpanzarrak, Incansables txaranga eta Arrasateko trikitilariekin.

12:00 AHTren aurkako kalejira Arbolapetatik irtenda.

12:00 Zaldibar pilotalekuan herri kirolak.

12:00 Doma klasikoa, Goi eskolako doma eta doma bakeroaren erakustaldia Igor Etxaniz Kinttela-ren eskutik.

13:00 Laubide plazan haurrentzat zezentxoak.

13:00 Udaletxeko pleno aretoan barazki, fruta eta pintxo lehiaketen sari banaketa.

18:00 Uarkape udal pilotalekuan Santamas Pilota Txapelketaren partidak.

19:00 Herriko plazan dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin.

20:00 Herriko plazan Larrain Dantza.

20:00 Amaia antzokian, bertso saioa. Bertsolariak: Jon Maia, Maialen Lujanbio, Fredi Paia, Manex Agirre eta Enaitz Alustiza.

22:30 Herriko plazan dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.