Santamas eguna gaur: egitaraua

Usoa Agirre 2009ko abenduaren 22a

Egun handia da gaur Arrasaten, Santamas eguna. Goizean goizetik baserritarrez jantzita inguratuko da jendea erdialdera. Ganadu feria egongo da Laubide plazan, hegazti erakusketa Biteri etorbidean, fruta eta barazkiak Seber Altuben, taloak eta sagardoa herriko plazan, eta artisau feria Jokin Zaitegi plazan. Horrez gain, musika, dantza, kirolak eta beste izango dira egun osoan. Hemen duzue egitarau osoa:

9:00: ETXAFLERUAK.
9:30: UDALAXPE txistulari taldearekin eta Arrasateko GAITEROEKIN DIANA.
10:00: Laubide Plazan, GANADU FERIA.
10:00: Biteri etorbidean, HEGAZTI ERAKUSKETA.
10:00: Seber Altube plazan FRUTA eta BARAZKI ERAKUSKETA eta LEHIAKETA.
10:30: Herriko Plazan, Aramaixoko Sagardogileen SAGARDO dastaketa eta TALUAK.
10:30: Jokin Zaitegi Plazan, ARTISAU langintzen jarduera FERIA.
11:30: KALEJIRA: ARROSTAITZ eta LORE GAZTEAK dantza taldeak,  Arrasateko TRIKITILARIAK, UDALAXPE txistulari taldea eta Arrasateko GAITEROAK.
11:30: ITURENGO JOALDUNAK herriko kaleetan.
11:30: INCANSABLES txaranga  herriko kaleetan.
12:00: Zaldibarren, HERRI KIROLAK: aizkora, australiar erako aizkora, atxurrarekin mozketa, ingude eta lasto altxaketa, motozerrarekin irudiak eta trontza partehartzailea.
12:15: Herriko Plazan, ARROSTAITZ dantza taldearen ekitaldia.
12:45: Herriko Plazan, ARRASATEKO TRIKITILARIEN ekitaldia.
13:00: Zaldibarren, HARRIJASOTZAILEAK. Iñaki eta Iñazio Perurena eta Miren Urkiola.
13:15: Herriko Plazan, LORE GAZTEAK dantza taldearen ekitaldia.
13:45: Herriko Plazan, TXERRI DANTZA Herrikoia.
14:15: Portaloitik irtenda KALEJIRA HERRIKOIA Musakolako kiroldegiraino.
14:30: Musakolako kiroldegian, HERRI BAZKARIA. Txartelak salgai: Monte, Kajoi, Basati eta Bengoa tabernetan. Salneurria: 15€. Umeentzat tailerrak egongo dira Txatxilipurdiren eskutik.
18:00: Uarkape Udal pilotalekuan PILOTA PARTIDAK:

  • Diaz- Beobide // Olaetxea-Oteiza
  • Berasaluze VIII - Begino / Bengoetxea VI - Beloki
19:30: Herriko Plazan, TXERRI DANTZA eta LARRAIN DANTZA.
20:00
: Herriko Plazan, TXERRI ZOZKETA.
20:00tik aurrera
: Herriko Plazan, dantzaldia EGAN taldearekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak