Arratsalde osoan giro ederra izan bazen ere, jendea 24 lapikoetatik ateratatako okela gisatuen 300 pintxo inguru banatzen hasterakoan pilatzen hasi zen. Iluntzean, euro eta erdiren truke, pintxoa eta ardoa lortu ahal izateko ilarak Kajoi tabernaraino iristen ziren. Okelaz gain, saiheski erreak dastatzeko aukera ere izan zuten plazan elkartu ziren arrasatearrek.
Lore gazteak
Pintxoak banatzen ziren bitartean, Lore Gazteak dantza taldekoek emanaldia eskaini zuten. Hain zuzen, pintxoekin ateratako dirua jasoko duen taldeak.
Zapatuan, esan bezala, Arrasaten egin zuten lehiaketa. Hilaren 26an Oñatik hartuko du lekukoa.