Santa Marinako obrak aurreratuta dauden arren, ezin izango dituzte urte amaierarako bukatu

Ubane Madera 2009ko ira. 16a, 17:23
Santa Marina kale osoa altxatuta dago, Udala egiten dabilen eraberritze obrarengatik. Dagoeneko azpiegitura guztiak sartu dituzte lurpean: argindarra, ura, telefono haria eta abar; eta orain hormigoizko estrukturak egiten dabiltza, gero kalea nibelatu ahal izateko. Obra aurreratuta dago, beraz; hala ere, ezin izango dute bete obrak bukatzeko aurreikusitako epea.

Santa Marina kalea bi mailatan dago eraikita; errepidea pasatzen da kalearen erditik, eta errepidea baino gorago eta beherago espaloiak eta etxeetarako eta bestelakoetarako sarbideak daude, maila desberdinetan. Bada, hori guztia nibelatu eta maila berean lagatzeko obrak egiten dabiltza une honetan kale hartan.

Iturria eta beste

Horren ostean egingo dituzte kalearen berrantolaketa eta irisgarritasuna bermatzeko gainerako obrak; hau da, espaloiak handitu, batzuk berriak egin, jarlekuak ipini, zuhaitzak, berdeguneak egokitu eta beste. Tartean, iturria ere ipiniko dute, farmazia ondoan egokituko duten plazatxoan. 

Espainiako Gobernuaren E planarekin finantzatutako obra da Santa Marinakoa. Horrek esan gura du, besteak beste, urte amaierarako bukatuta izan beharko luketela. Baina Udaleko Hirigintza Sailetik esan dute nekez bete ahal izango dutela epea, atzerapena izan dute-eta, obran egindako aldaketa batengatik.

Kalea itxita eta aparkalekurik ez

Kontuak kontu, eta epea bete edo ez, obra bukatu bitartean kontuan hartu beharra dago, Santa Marina kaleak itxita jarraituko duela; eta han inguruan ezin dela aparkatu; Obenerrekako frontoia egokitu dute bien bitartean aparkaleku moduan erabiltzeko alternatiba moduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak