Santa Ageda koruei deia, astelehenerako

Ubane Madera 2009ko urt. 27a, 16:59
Otsailaren 4rako, hau da, Santa Ageda bezperarako zortzi egun falta direnean, Arrasateko Santa Ageda koruek dei egin diete kideei esanez ordua iritsi dela "ohitura zaharra berreskuratzeko". Horrela, aurreneko batzarra datorren otsailaren 2an egingo dute, Alkartetxean, 21:00etan.

Santa Ageda Koruek hitzordua egin dute datorren astelehenerako, otsailaren 2rako; batetik prestaketa lanak egiten hasiko dira eta bestetik “giroa berotu nahi” dute, aurtengo “diru bilketa ondo joan dadin”.

Eusko Alkartasunaren egoitzan egin diete hitzordua kantari, poltsero eta laguntzaileei, 21:00etan. Era berean, jakinarazi dute bidali dietela dirua eskatzeko gutuna inguruko lantegi eta saltokiei.

Eta gutun horretan, besteak beste, iazko diru bilketaren emaitzaren berri ere eman dute. Haren arabera, 6.100 euro pasatxo batu zituzten 2008an, eta ohi duten moduan, Caritasen bitartez banatu zituzten, honako taldeetan: ama ezkongabeak, banandutako amak, eskolen jangelak ordaintzeko eta etxeen errentak ordaintzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak