Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ekainaren 18ra arte eman du epea Udalak sanjuanetako herriko nagusien omenaldian parte hartzeko izena emateko. Omenaldia bera ekainaren 24ean egingo diete, San Juan egunean, baina aldez aurretik eman behar da izena. Biztanleen Arreta Zerbitzuan egin behar da eta beharrezkoa izango da Nortasun Agiria aurkeztea.