Izandako babes faltak amorrua sentiarazten diola esan du Sandra Carrascok

Maider Arregi 2009ko api. 1a, 20:33
Gipuzkoako Batzar Nagusietan omenaldia egin diete terrorismoaren biktimei. Tartean, Isaias Carrascoren alabak, Sandra Carrascok adierazpenak egin ditu. Besteak beste, adierazi du amorrua sentitzen duela jarrera eta ekintza askoren aurrean.

Sandra Carrascok jendearengandik jaso duen babesa eskertu du gaurko omenaldian. Gogorarazi du une oso gogorrak igaro dituztela berak eta familiak Arrasaten. Zentzu horretan adierazi du,  kalera irteten diren bakoitzean  pintada eta pankartak ikusten dituztela.
Carrascok gaineratu du, amorrua eragin ziola, Ino Galparsoro alkatea kartzelan sartu zutenean jende guztia manifestatzeak eta, ongi etorria eta aurreskuak egiten zizkioten bitartean, alderdi politiko batzuen erruz sentsura mozioa ez  onartzea ikusteak.

Hitzez hitz hauxe azaldu du: "sentitzen duzun amorrua, egunero jende horrekin egin beharrak sentiarazten dizun amorrua oso gogorra da. Baina eurenganako dudan amorrua nire familiari egin diotenak indartu egiten nau. Horrek esanarazten dit, nirekin ezingo dutela". Azpimarratu du, ez dutela  inoiz negarrez ikusiko, Europa Press agentziaren oharrak kaleratu duenez. "Amorru horrek adorea ematen dit Arrasateko kaleetan noanean eta alkatea ikusten dudanean. Haietaz barre egiten dut eta probokazio moduan har dezakete, nirekin ezingo dute." Era berean, atsekabea erakutsi zuen Arrasaten alkateaz, presoez eta euren inguruaz bakarrik oroitzen direlako".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak