Mila ikasle eta 54 ikasgelaren arteko lehian, lehenak Arrasateko San Viatorreko DBH 2T gelako ikasleak izan dira eta bigarren ikastola bereko 2S gelakoak.
Egubakoitzean izan ziren sari banaketa Artiumen, Gasteizen. Saria, ikasgela osoarentzat bi egunetako egonaldia da. Zuatzako uhartera joango dira neska-mutikoak.