Hedabideek diotenaren arabera, Txileko poliziak Interneteko komunitate pedofiloak ikertzen zebiltzala atxilotu zuen Jose Angel Arregi, ustez umeen pornografiadun artxiboak jaistearren. Gaineratu dute apaizak berak entregatu zuela beste argazki artxibo ugari, argazki eta bideoekin, baita berak grabatutako bideoak ere. 12-14 urte bitarteko umeekin grabatutako bideoak dira horiek, tartean, eta betiere komunikabideek diotenaren arabera, Gasteizen eta Basaurin grabatutakoak.
Jose Angel Arregi Eraña 1979an sartu zen irakasle Arrasateko San Viator eskolan. Gure iturrien arabera 1996an eman zuen baja Arrasatetik. Bestalde, Arrasaten dagoeneko ez dago viatoristen anaidirik. Gasteizera joan ziren. Eta hemengo eraikina ere saldu egin zuten, eskolarena zena, bost urte inguru dela.