Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Angel Mari Ipiña apaiz viatorista arrasatearrak jakinarazi du Haitin bizi diren lau anaiaren berririk ez dutela, idazkaria ere galduta dute, eta egoera uste baino okerragoa dela. Arrasate Irratian kontatu du gobernuz kanpoko erakundeei ez dagokiela orain laguntza bideratzea, orain erakunde handien txanda dela, haitiarren urgentziazko beharrei erantzuteko; hemen erakundeak gero hasiko dira lanean. Segidan duzue elkarrizketa entzungai.