San Nikolaseko boloa Uarkapen egin dute aurten ere

Jasone Zabala 2008ko abenduaren 6a

Bigarren urtez jarraian eguraldia oso txarra zelako, herriko plazan beharrean Uarkape pilotalekuan egin dute arrasatearrek San Nikolaseko boloa gaur eguerdian, zapatua, hilak 7. Bi bolo egin dituzte, bat 12:00etan eta bestea 12:30ean.

 

Udaleko hainbat zinegotzik, tartean Arrasateko alkatea Ino Galparsorok, 12-13 kaxa bete opari banatu dituzte: denetariko gozoki eta litxarreriak, pipak, globoak eta intxaurrak. Gaztainak ere bai;  goxokiak  jaso aurretik, baina, bertara hurbildutako neska-mutikoek San Nikolas kantatu dute. Neska-mutiko eta guraso asko eta giro bikaina egon da Arrasateko ospakizunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak