San Juanetako kartel lehiaketa abian

Ubane Madera 2008ko mai. 13a, 19:25

Hilabete pasatxo besterik ez da falta herriko jai nagusietarako eta Udala badabil jaiak antolatzeko zereginean. Horren adibide da 2008ko San Juan jaietarako kartel lehiaketa deitu duela Udalak.

Lehiaketara edozein pertsona aurkez daiteke eta kartela egiteko teknika librea izango da, baina kartelek derrigorrez 2008 San Juan Jaiak Arrasate testua izan beharko du.


Parte-hartzaileen artean irabazten duenak 750 €ko saria jasoko du. Bestalde, Kartelak maiatzaren 23ko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira BAZen (Biztanleen Arreta Zerbitzuan). Egilearen nortasuna azaldu gabe eta atzeko aldean lelo bat duela aurkeztu behar dira kartelak. Horrekin batera, sobre itxi batean lema bera eta egilearen datuak adieraziko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak