San Juanetako egitaraua

Aurtengo San Juan jaietarako egitaraua kaleratu du Udalak. Ekainaren 17tik 27ra bitartean ekintza mordoa antolatu dituzte. Jarraian duzue egitaraua oso osorik:

Egubakoitza, 18

  • Skate jaia Zaldibarren, 17:00etan.
  • Gimnasia erritmikoa Arrasate Dragoi Gimnasia Taldeak erakustaldia egingo du. Seber Altuben, 17:30ean.
  • Arrasate Musikal Ikasturte amaierako kontzertua. Amaia antzokian, 18:30ean.

Zapatua, 19

  • 6.Herensugea margo lehiaketa Goiz osoan alde zaharrean, Arrasate Margo Taldeak antolatuta.
  • Molto motorren kontzentrazioa Seber Altube plazan kontzentratuko dira, 12:00etan.
  • Txosnak, zabalik Laubide plazan, 12:00etan.
  • Sari banaketa Margo lehiaketako sariak banatuko dituzte Harresi aretoan, 14:30ean.
  • Motorzaleen eguna Laubide plazan, 15:00etan hasita, motorzaleen bira, DJak, parrillada eta Dirty Brothers taldearen kontzertua.
  • 14. Mus txapelketa Doke kafetegian, 16:30ean.
  • Stuntman baten emanaldia Motorzaleen jaiaren barruan, Zerrajera kalean, 19:00etan.
  • Umeen danborrada 19:00etan hasiko da.
  • Moda desfilea Rock it all delako moda desfilea, Ane Garai eta Amaia Albes diseinatzaileekin, eta Zuriñe Lopez eta Cristina Gartzia makillatzaileekin. 3 aretoan, 19:30ean.

Domeka, 20

  • Haur Dantzarien Eguna Zaldibar pilotalekuan batuko dira haur dantzarien taldeak, 10:00etan.
  • Dantza erakustaldia Herriko kaleetan barrena. 11:15ean hasiko da.
  • Dantzariak, plazan 13:30ean batuko dira.
  • Dantza jarduna eta agurra Herriko Plazan, 17:15ean. Gero, dantzaldia egongo da.
  • Capoeira erakustaldia Monterron plazan, 19:30ean.

Astelehena, 21

  • Goikobalu Txiki Kontzertua egingo du Kulturateko areto nagusian, 19:00etan.

Eguaztena, 23, San Juan bezpera

  • Txupinazoa Ferreriasko plaza nagusian, 12:00etan.
  • Triki-poteoa 12:30ean hasita.
  • Koadrilen arteko bazkaria  Gaztetxean, 14:30ean. Txartela eta kamiseta, 18 euro.
  • Txistulariekin, diana 16:00etan.
  • Etxafuegoak eta granada japoniarrak Herriko Plazan, 16:30ean.
  • Kiki, Koko eta Moko pailazoak Herriko Plazan, 17:00etan.
  • Txopopoteoa 17:30ean.
  • Makala jasotzea eta Joseba Iglesiasi omenaldia Herriko Plazan, 19:00etan.
  • Salve solemnea San Juan Bataiatzailearen parrokian, 19:30ean.
  • Batukada Katü Bürü taldearekin, 20:00etan.
  • Errementari-dantza Arrasateko euskal musika eta dantza taldeekin, 21:30ean.
  • San Juan sua Herriko Plazan, 22:30ean.
  • Helduen danborrada 23:00etan hasiko da.
  • Dantzaldia Danborrada bukatutakoan, dantzaldia girotuko du Gaubela taldeak, Herriko Plazan.

Eguena, 24, San Juan eguna

  • Txokolatada Txokogaita Sound System taldea egongo da Seber Altube plazan, 08:00etan.
  • Gaitariekin, diana 08:30ean.
  • Entzierroa Ferrerias kaletik irtengo da, 09:00etan. Erdiko kaletik eta Iturbidetik pasatu ostean, Laubide plazako zezen-plazan bukatuko da; gero, zaleendako bigantxak zezen-plazan.
  • Meza nagusia San Juan bataiatzailearen parrokian, 11:00etan.
  • Erraldoi eta kilikien konpartsaren kalejira 11:00etan hasiko da.
  • Ohorezko aurreskua eta San Juan zortzikoa Herriko Plazan, 12:00etan.
  • 80 urtetik gorakoei omenaldia Etxaluzen (Abaroan), 12:30ean.
  • Arrasate Musikaleko musika bandaren kontzertua Monterron parkean izango da, 13:00etan, Mikel Markiegik zuzenduta. Errepertorioa hau izango da: Pepita Greus (Pascual Perez Chovi), Tancredi (Gioachino Rossini), El caserío (Fantasía) (Jesus Guridi), Mary Poppins (Richard eta Robert Sherman), Happy Mallets (Harm Evers), Soul Bossanova (Quincy Jones).
  • Umeen berbena Rum Rum Rock umeendako berbena izango da Seber Altube plazan, 18:30ean.
  • Sexmetraia eta kontzertua Gaztetxean, 19:00etan, Sexmetraia. Gero, Darkness by Oath eta Anger taldeen kontzertua.
  • Errekortadore gaztetxoak Erakustaldia eta txapelketa egingo dute zezen-plazan, 19:00etan.
  • Kalejira Senegalgo Jammu taldeak egingo du, 20:00etan.
  • Dragoi jana Herriko Plazan, 21:00etan.
  • Ukelele jainaren ikuskizuna Herriko Plazan, 22:00etan.
  • Papiroflexia break-dance multimedia ikuskizuna Logela eta Circle of Trust taldeek egingo dute, Monterron parkean, 23:00etan.
  • Disko festa Oihan Vegarekin. Herriko Plazan, 23:30ean.

Egubakoitza, 25, haur eta gaztetxoen festa eguna

  • Gaitariekin, diana 08:30ean.
  • Entzierroa 09:00etan. Gero, zaleendako bigantxak, zezen-plazan.
  • Diana Ume eta gaztetxoak iratzartzeko, 09:30ean.
  • Eguzki Laruri ongietorria Biteri plazan, 10:30ean. Zaldibarren jolasparkea, gero.
  • Dantza erakustaldia Slimming eskolarekin, Herriko Plazan, 12:30ean. Gero, Balkan Folk taldearekin kalejira.
  • Apar jolasa Biteri plazan, 13:30ean.
  • Capoeira erakustaldia Monterron plazan, 19:30ean.
  • Eguzki Laruren jolasparkea Zaldibarren, 16:30-18:30.
  • Eskalada txapelketa Gaztetxeko kanpoko horman, 17:00etan.
  • Errekortadoreen eskola Gaztetxoendako. Zezen-plazan, 18:30ean.
  • Haurren kalejira Txaranga txikiarekin. Zaldibartik Monterronera, 18:30ean.
  • Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna Irrien lagunak ikuskizuna, Monterron parkean, 19:00etan. Gero, Eguzki Laruri agurra.
  • 'Olimpikas 2012' ikuskizuna Horzmuga taldearekin, Seber Altuben, 20:00etan.
  • Kalejira Txosna batzordearekin, 20:00etan.
  • Parrillada Txosnagunean, 21:00etan.
  • Bertso trama Arrasateko erreketa gaiarekin. Monterron parkean, 22:30ean. Unai Iturriaga, Jokin Labaien, Maialen Lujanbio eta Igor Elortzarekin.
  • Dantzaldia Herriko Plazan, 22:30ean.
  • Su artifizialak Astondoa pirotekniarekin. Santa Barbaratik, 23:30ean.
  • Kontzertua Txosnagunean, 23:30ean. Never Surrender eta Kantuki (erromeria) taldeak.

Zapatua, 26

  • Gaitariekin, diana 08:30ean hasiko da.
  • Entzierroa 09:00etan. Gero, bigantxak.
  • Erraldoi eta kilikien kalejira 11:00etan.
  • Patxin Matxin skate jaia Zaldibarren, 11:00-23:00.
  • Trikiti-kalejira 12:00etan hasita.
  • 'Segway'-ak, erabilgarri Biteri plazan, 12:00etan.
  • Oilasko-dastatzea Eusko Labelen eskutik. Herriko Plazan, 12:00-14:30.
  • Incansables txaranga 12:00etan hasiko da.
  • Xake norgehiagoka Biteri plazan, 17:00etan.
  • Errekortadoreen eskola Zezen-plazan, 18:30ean.
  • Kontzertua Dirty Acustic Brothers, Gorroto eta Golpe de Estado. Txosnagunean, 19:00etan.
  • Arrasateko gaitariak eta Arrasate Musikaleko taldea Kalejira, 19:00etan hasita.
  • Soka-dantza Herriko Plazan, 19:30ean.
  • Larrain-dantza Herriko Plazan, 20:00etan.
  • Dantzaldia Haitzama taldearekin, Herriko Plazan, 22:00etan.
  • Kontzertua txosnagunean Cool Circus, Los Cretinos eta Governors. 23:00etan.

Domeka, 27

  • Erraldoien kalejira Zaldibartik, 11:00etan.
  • Erraldoien kontzentrazioa Herriko Plazan, 13:00etan. Arrasate, Ondalan, Txantrea eta Sanduzelai konpartsak.
  • Pilota partidu profesionalak Uarkapen, 17:00etan: Cabrerizo-L. Galartza / Ongay-Cecilio; eta Martinez de Irujo-Merino / Titin III.a-Laskurain.

 

San Juanetako egitaraua

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.