San Juan jaien egitaraua aurkeztuko dute gaur, Tokiko Gobernu Batzarrean

Ubane Madera 2008ko mai. 26a, 14:08
Gai zerrenda luzea du aurreikusita gaur arratsalderako (astelehena) udal gobernuak. Obren atalean, adibidez. Garagartzako ortu ekologikoak izango dituzte berbagai. Hain zuzen ere, ortu horiek sortzeko Garagartza auzoan partzela bat egokitzeko obren adjudikazioa aztertuko dute. Atal berean eta herri garraioarekin lotuta, Gipuzkoako Diputazioaren 2008ko dirulaguntzen programaren barruan, bus geltokiak egokitzeko aukera aztertuko dute.

Horrekin batera, jai giroan ere sartuko dira gaur arratsaldean, izan ere, San Juan jaietan barrakak jartzeko dauden eskabideak aztertuko dituzte, eta San Juanetako egitaraua eta aurrekontua onartzea ere aztertuko dute. Ospakizunekin jarraituz, Ibai Arte elkarteak ardo eguna antolatzeko egindako laguntza eskaera aztertuko dute eta baita ere SUDC-ek eskatutako laguntza eskaerak, kasu horretan, aurtengo erretiratuen eguna eta atzeratuen eguna antolatzeko.

 

Eta udako kontuekin jarraituz, beste laguntza eskaera bat ere aztertuko dute, NUBI elkartearena, oraingo honetan, hain zuzen ere, saharar errefuxiatu haurrendako antolatu gura dituzten udalekuak gauzatzeko.

Bestalde, aurten Lezetxikira ere etorriko dira indusketa lanak egitera, eta horrekin lotutako eskaera bat ere aztertuko dute. Eta bestelako gaien artean, ekaina, uztaila eta abuztuko ekintzen programazioa onartzea aztertuko dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak