Arrasateko San Juan jaiek aurrera darraite, eta egitarau beteak ez du atsedenerako aukerarik ematen. Gaur goizean, denetarik egon da: herriko plazan oilasko jana, Biteri plazan segwayan ibiltzeko aukera, eta kaleetan barna, adin guztietako trikitilariak giroa alaitzen.
17:30 Txosna batzordeak antolatuta TRIKIPOTEOA.
18:00 Errekortadore ESKOLA gaztetxoendako.
18:00 Herriko Plazan ATXIKISTAN ikuskizuna (umeen berbena).
19:00 Debagoieneko II. jardunaldi gastronomikoen aurkezpena. Bakailao PINTXOEN BANAKETA Herriko Plazan.
19:30 Herriko Plazan SOKA DANTZA.
20:00 Gaztetxean ANTZERKIA.
21:00 CAPOEIRA ERAKUSTALDIA txosnagunean.
22:00 Herriko Plazan LISKER taldearekin dantzaldia.
22:00 Monterron parkean EKON eta LOS GALERNA taldeekin KONTZERTUA.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak