San Juan jaiak 2009: egitaraua

Usoa Agirre 2009ko ekainaren 23a

Gaur hasi eta zapatura bitartean jai giroa izango da nagusi Arrasateko kaleetan. Hemen duzue egunotako egitaraua:

Martitzena, 23

12:00 Ferrerias plazan TXUPINAZOA eta txosnaren irekiera.
14:30 BAZKARI HERRIKOIA gaztetxean.
16:00 Arrasateko TXISTULARIEKIN DIANA.
16:30 Herriko Plazan ETXAFLEROAK eta BONBA JAPONIARRAK.
17:00 Herriko Plazan ZIRIKA ZIRKUS taldearen ikuskizuna.
17:30 Maalatik hasita TXOPOTEOA.
19:00 Herriko plazan MAKALA jasotzea.
19:30 San Juan Batailatzailearen parrokian SALBE SOLEMNEA.
21:30 ERREMENTARI DANTZA; Arrasateko euskal musika eta dantza taldeek parte hartuko dute.
22:30 SAN JUAN SUA Herriko Plazan.
23:00 Herriko kaleetan zehar, NAGUSIEN DANBORRADA. SUDCek antolatuta. Ostean, Herriko Plazan GAUBELA taldearekin DANTZALDIA.
23:00 KONTZERTUA txosnagunean: Decepcion Rock, Paraplejia eta El Matadero taldeekin.

Eguaztena, 24

08:00 Txosna batzordeak antolatuta, TXOKOLATADA elizpean.
08:30 DIANA, ARRASATEKO GAITEROEKIN.
09:00 ENTZIERROA. Ferrerias kaletik irten, Erdiko kaletik eta Iturbidetik pasatu ostean, Laubide plazako zezen-plazan bukatuko da; gero, zaleentzako bigantxak zezen-plazan.
11:00 MEZA NAGUSIA San Juan Batailatzailearen parrokian. Ordu berean, Arrasateko Erraldoien eta Kilikien KONPARTSAren KALEJIRA.
11:00 Arrasate Musikaleko MUSIKA BANDArekin KALEJIRA.
12:00 Herriko Plazan OHOREZKO AURRESKUA eta SAN JUAN ZORTZIKOA dantzatuko da.
12:30 Abaroan OMENALDIA 80 URTETIK GORAKO NAGUSIEI.
13:00 Monterron parkean KONTZERTUA, Arrasate Musikaleko MUSIKA BANDAREN eskutik.
18:00 Bikoizketa/Sex metraia gaztetxean.
19:30 Zezen-plazan zezen jaialdia ERREKORTADOREekin eta beste ikuskizun batzuekin.
19:30 Mexikotik DOLORES SAN JUAN Y MARIACHI TEQUILEÑO taldearen eskutik KALEJIRA.
20:00 PINTXO DASTAKETA gaztetxean.
21:00 Herriko Plazan, DRAGOI JANA.
22:00 Gaztetxean, KARAOKEA.
23:00 Santa Babaratik SU ARTIFIZIAL ikusgarriak, Astondoa Pirotekniaren eskutik.
23:30 DISKO FESTA, Herriko Plazan, OIHAN VEGArekin.
23:30 Monterronen TXATARRERIA KEATON taldea. Buster Keatonen filmen emanaldi musikatuak dira talde honek proposatzen diguna.

Eguena, 25

08:30 DIANA Arrasateko Gaiteroekin.
09:00 ENTZIERROA. Ondoren, bigantxak zezen-plazan.
09:30 Haurrak eta gaztetxoak iratzartzeko DIANA.
10:30 Biteri plazan haurrek eta gaztetxoek ongietorria egingo diote EGUZKI LARUri eta kalejiran joango dira Zaldibar pilotalekura. Ondoren, jolasparkea 13:30ak arte.
12:00 GRAFITI HERRIKOIA txosnetan.
13:00 Herriko plazan BERTSO SAIOA. Gai-jartzailea: Asier Ibaibarriaga. Bertsolariak: Jokin Labaien, Oihane Pereira, Amets Arzallus eta Sustrai Colina.
13:30 APAR JOLASA Biteri plazan.
16:30-18:30 Zaldibarren Eguzki Laruren jolasparkea irekiko da berriro, merienda eta zurrupaki tropikalarekin.
18:00 Txosnagunean HERRI PROBAK. Ondoren, antzerkia.
18:00-20:00 Txosnetan eta gaztetxean "Krisiaren aurkako orduak".
18:30 Haurren kalejira Zaldibartik Monterronera.
18:30 Seber Altube plazan HAPPY STARS taldearen ikuskizuna.
19:00 PIRRITX eta PORROTX pailazoek Piratak ikuskizuna aurkeztuko dute, Monterron parkean. Ondoren, Eguzki Laruri agurra.
19:30 Arrasateko Gaiteroak eta Arrasate Musikaleko perkusio eta haize taldeen irteera.
20:00 LARRAIN DANTZA Herriko Plazan. Ondoren kalejira.
20:00 Seber Altube plazan HAPPY STARS taldearen ikuskizuna.
22:00 Txosnagunean KONTZERTUA: Last Rebels, Motherfuckers eta Radio Dead Ones taldeekin.
22:30 Herriko Plazan DANTZALDIA Nueva Alaska taldearekin.

Egubakoitza, 26

08:30 DIANA Arrasateko Gaiteroekin.
09:00 ENTZIERROA. Ondoren, bigantxak zezen-plazan.
11:00 Arrasateko erraldoi eta kilikiekin kalejira.
12:00 Arrasateko trikitilarien eskutik kalejira.
12:00 Segway ibilgailu dibertigarria erabiltzeko aukera Biteri plazan.
12:00-14:30 Herriko Plazan, eta Eusko Labelen eskutik, HEGALUZE eta ATUN GORRI dastatzea GOIKOBALU abesbatzaren laguntzarekin.
17:30 Txosna batzordeak antolatuta TRIKIPOTEOA.
18:00 Errekortadore ESKOLA gaztetxoendako.
18:00 Herriko Plazan ATXIKISTAN ikuskizuna (umeen berbena).
19:00 Debagoieneko II. jardunaldi gastronomikoen aurkezpena. Bakailao PINTXOEN BANAKETA Herriko Plazan.
19:30 Herriko Plazan SOKA DANTZA.
20:00 Gaztetxean ANTZERKIA.
21:00 CAPOEIRA ERAKUSTALDIA txosnagunean.
22:00 Herriko Plazan LISKER taldearekin dantzaldia.
22:00 Monterron parkean EKON eta LOS GALERNA taldeekin KONTZERTUA.

Zapatua, 27

11:00 BOULDER TXAPELKETA HERRIKOIA, Txosna batzordeak antolatuta.
12:00 AIKIDO ERAKUSTALDIA Musakolako kiroldegian.
16:30 Herriko Plazan Txatxilipurdiren eskutik IRAJOSI eta PLAZALAI egitasmoen bukaera. Ipuin kontalariak eta jolasak 3 eta 12 urte bitarteko umeendako.
18:00 Txosna batzordeak antolatuta TXARANGA POTEOA.
23:00 Txosnagunean KONTZERTUA Muskaria taldearekin.
03:00 Urrezko Dragoi sarien banaketa txosnagunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak