San Josepeko ideia lehiaketako liburua kaleratuko du Udalak udarako

Jon Berezibar 2010ko urt. 26a, 12:41

San Josepeko harrobiko ideia lehiaketa jasoko duen liburua kaleratuko Udalak eta aurten ekingo dio Hirigintza Kontseiluak ideien azterketari. Hain zuzen, Udarako kaleratzeko asmoa daukaten liburuarekin bukatutzat joko dute da San Josepeko harrobirako ideia lehiaketako prozesuaren lehen zatia, hau da, lehiaketa bera, ideian aurkezpena eta liburuan prozesu hori guztia jasotzen duena.

Astelehenean egin zuten Tokiko Gobernu Batzarrean eman zitzaion bidea liburuari, aurreikusi moduan. Juan Antonio Urdangarin Udaleko Hirigintza buruak San Juanetarako espero du liburua eskuetan izatea. Partehartzaileei, lehiaketara aurkeztutakoei eta hainbat eragileri emango zaizkie liburuak. Bertan jasoko dira lehiaketa beraren gorabeherak eta, noski, aurkeztutako ideiak, dokumentazio guztiarekin.

Behin liburua kalean, ekimenaren lehen zatia amaitutzat emango dute sustatzaileek. Hortik aurrera ideiak baloratu eta aztertzeko epea hasiko da, mugarik ez duena eta, hirigintzatik bertatik agertzen duten moduan, luze joko duena.

Lehiaketan proposaturiko ideien azterketari ekingo dio Hirigintzako kontseiluak, udal ordezkariekin eta herriko eragileekin; tartean: hezkuntza, enpresa edota kulturako kideekin. Epe luzerako asmoak direnez, aurten egingo dute lehen bilera baina datarik ez dute zehaztu. Urtea amaitu baino lehen daukate lehen hartu-emanei heltzeko asmoa.

Tronera eta Harrizate

Iazko martxoan erabaki zuten lehiaketako irabazlea. Irabazlea barik, irabazleak izan ziren, epaimahaiak bi proiektu nabarmendu zituen-eta onenen artean. Tronera batetik: San Andres auzoa biziberritu eta ibaiaren ingurua aprobetxatzea planteatzen zuen aisialdi-ekintzetarako. Azkoitiko Azule enpresak dentsitate altuko etxebizitzak ere proposatzen ditu Proiektuak herriarekin eta errepide nagusiekin lotura zuzenekin.

Tronera

Bestetik, irabazle atera zen bigarren proposamena Harrizate delakoa izan zen. Harrobia ibar osorako aisialdi-motorra izatea planteatzen da, bereziki gazteei interesekoak zaizkien ekintza erakargarriekin. Donostiako Asmatu arkitektura estudioak proposatu zuen hori.

Harrizate

Bi proiektu horiek irabazi arren, Udalak eskubidea du lehiaketara aurkeztutako ideia guztiak erabiltzeko, hala ere.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak