San Josepeko harrobia: herritarren iritziak jasoko ditu udalak

Goiena 2008ko aza. 27a, 14:23
Aukeratuta daude San Josepeko harrobi lehiaketan finalista izango diren bost proiektuak, horietako bat, gainera, herritarren botoen bitartez aukeratu dute. Baina, Arrasateko Udalak jakinarazi du lehiaketa horren gainean herritarrrek dituzten iritziak batu gura dituela. www.kzgunea.net helbidearen bidez eman ahal izango da iritzia.

"Ideien lehiaketa izanda, herritarren ideiak jaso gura ditugu, ez botoak, ideiak, baizik; izan ere, herritar askok erakutsi du interesa bere proposamenak egin edo duen iritzia guri helarazteko", azaldu du Naia Ruiz de Eginok, harrobiaren gaineko erakusketa eta lehiaketako teknikariak. "Zer egingo zenuke harrobiarekin? Bulegoak, jokorako eremuak, etxebizitzak, kirol eremuak, energia aprobetxamendua, eremu komertzialak, lurzoruaren erreserba…" halako datuak jakin gura dituzte.

 

Gaineratu du lehiaketa bera abiarazi zutenean pentsatuta zeukatela halako zerbait egitea eta orain bideratu dutela ekimena.

Askotariko ekintzak

KZGunearekin elkarlanean, www.kzgunea.net

helbidean sartu eta haren bitartez egin behar dira iradokizunak.

 

Lau sailetan banatu dituzte iradokizunak batzeko esparruak:

  • harrobiak zein erabilera pribatu izan ditzakeen
  • erabilera publikoak
  • etorkizuneko ekimen ideia berritzaileak
  • ideien lehiaketako erreferentzia irizpideen inguruko ekarpen orokorrak
Emaitzak Arrasateko Udalera eramango dituzte proposamen onenei botoa eman diotenen iritziak osatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak