Halakoetan ohi duten moduan, proiektua idaztean zehaztuko dute nondik norako obrak izango diren egin ditzaketenak, baina, oro har, Obra Sailaren helburua da inguru guztia berritzea.
Espaloiak eta beste
Hau da, espaloiak egin, ur eta argi sareak lurperatu, irisgarritasuna bermatu, oinezkoendako pasabideak egokitu eta nabarmenena: Udalak gura du aztertu ea posible den Abaroa berriaren atzeko aldetik pasatzen den errepideari jarraipena ematea, Umezaintzatik aurrera.