San Josepe harrobiko ideia lehiaketa finantzatuko du Aldundiak 36.000 eurorekin

Jon Berezibar 2007ko ira. 6a, 14:52
Harrobiari erabilpen berria emateko ideia lehiaketa egin dadin jarriko ditu Aldundiak 36.000 euro, horretarako hitzarmena sinatuko dute Udalarekin. Diputazioak jakinarazitakoaren arabera, "aurki sinatuko dute hitzarmena Garapen Iraunkorreko diputatu Carlos Ormazabalek, Mugikortasuneko eta Lurralde antolaketako diputatu Arantxa Tapiak eta Arrasateko alkate Ino Galparsorok. Hain justu, azken horrek konfirmatu egion dio GOIENKARIAri martitzenen jaso zutela Diputazioaren ahozko jakinarazpena.

Hitzarmen horren bitartez, Diputazioak 36.000 eurroko dirulaguntza emango dio Arrasateko Udalari, "San Josepeko harrobiaren etorkizuna argitzeko ideia lehiaketa finantzatzeko". Hau da, Bedoñara bidean dagoen harrobiak mendian utzitako zuloa zerekin edo zelan bete erabakitzeko.


Ino Galparsoro alkateak emandako azalpenen arabera, berriz, "aurreko legealdian onartu zuten proiektu hori. Orain egin behar duguna da aztertu lehiaketa deitzeko oinarriak eta gero, lehiaketa abiarazi".

Diputazioak emandako xehetasunaren arabera, "50 urte baino gehiagoko ustiapenaren ondoren, San Josepeko harrobiak gutxi gorabehera 1.200.000 m3 -ko bolumen eremua hartzen du, eta horrek, erabilera geruztatuaren bitartez, 274.000 m2 baino gehiagoko inguru gordina sor lezake. Ideia lehiaketak harrobia lehengoratzeko eta ustiatzeko helburuei erantzun beharko die, ustiaketa ez espekulatiboa sortuz eta egungo begi-inpaktua  murriztuz, balizko gizarte eta etxebizitza erabilerak modu orekatuan eratuta. Asmoa da guztiz zigortutako inguru geografiko bat ingurumen aldetik lehengoratzeko proiektu eredugarri bat garatzea".


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak