San Josepe harrobian eko-barrutia egiteko aukera aztergai

Ubane Madera 2010ko api. 19a, 13:17
San Josepe harrobian eta bere inguruan eko-barrutia egiteko aukera aztertu gura du Arrasatseko Udalak. Hain zuzen ere, gaur arratsaldeko (astelehena) gobernuaren batzarrean itun proposamena aztertuko dute, harrobi hartan barruti berezi hori garatzeko beharko liratekeen lanak zeintzuk diren aztertzeko.

Horrez gainera, obra kontuak landuko dituzte, besteak beste. Adibidez, Santa Marina kalea eraberritzeko obren azkeneko burokrazia kontuak aztertuko dituzte. Burokrazia kontu gehiago izango dituzte, baita ere, kasu horretan, Aldaiko parkearekin lotuta; Iberdrolarekin lotu beharrekoak aztertuko dituzte, hain justu. Eta Fagor San Andres eremua ere berbagai izango dute, hango plan berezia hasiera batean onartzeko proposamena aztertuko dutelako udal agintariek.

Ortu hutsen adjudikazioa

Bestalde, Garagartzan hutsik dauden ortuak zeini emango dizkioten jakinaraziko dute gaur,; XXI. Mendeko Etxebizitzak izeneko jardunaldien antolaketan parte hartzeko proposamena aztertuko dute, eta beste gai bat aipatzearren, Emakume Txokoaren eta Jabetze Eskolako apiriletik ekainera arteko egitaraua ere mahai gainean izango dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak