San Isidrotan, Musakola jaietan

Ubane Madera 2009ko mai. 15a, 15:47

Dagoeneko hasi dituzte Musakolan San Isidro jaiak. Gaur goizeko (egubakoitza) etxafuego, meza eta besteak beste, Astotxoen danborradaren ostean, domekara arte atseden gutxi hartuko dute musakolarrek. Bihar, besteak beste, Urrezko Astokiloak emango dituzte.

Gaur, maiatzaren 15, San Isidro eguna da, eta baserritarren zaindariak agintzen duenari jarraituz, gaurtik domekara, jai-egitarau oparoa prestatu dute musakolarrek.
Gaur, adibidez, aipagarria da erretiratuek Al-Andalus zentroan afaria egingo dutela (19:30) edo Madriguera eta Gorroto taldeek kontzertua joko dutela (23:00).

Urrezko astokiloak

Bihar, zapatua, berriz, Urrezko Astokiloak jarriko dituzte (13:30) egun osoan Txatxilipurdik gidatutako jolasak izango dira eskolako jolastokian. Aipatzeko modukoa da, bihar gauerdian moda desfilea ere egingo dutela, "auzoko pertsonaia xelebreekin". Eta besterik aipatzearren, domekan gimnasia erritmiko saioa egingo dute (11:30) eta gauean, suzko erruberak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak