Bizikleta igoerarekin eman diote hasiera egitarauari. Elorrio aldetik igo dira gehienak. Adin tarte zabaleko jendea batu da igoeran, norbera bere erritmoan, denak iritsi dira Kanpanzarko gainera. Gero, hamaiketakoa egiteko aukera izan dute. Duda barik, primeran sartu dira pintxo goxoak.
Doke txapelketa
Urtero bezala, Doke txapelketa jokatu dute Arrasate eta Elorrioko Udaletako ordezkariek. Arrasatearren aldetik Ino Galparsoro alkatea eta Juan Mari Sanpedro zinegotziak jokatu dute.