Euriak ez zituen arrasatearrak kikildu eta herriko kaleak soineko luzeak eta esmokinez bete ziren atzoko egunean. Lore eskaintzaren ostean eta Maritxu nora zoaz abestu ondoren, herriko zaindariaren miraria ikusi ahal izan zuten bertara hurbildu zirenak. Udaletxean jai herrikoien aldeko bi pankarta handi jarri, eta aterkia eskuan zutela jaiarekin jarraitu zuten arrasatearrek.
Argazki galeria hemen.