San Esteban eguna ospatu dute Udalan

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko abu. 3a, 16:03
San Esteban eguna ospatu dute Arrasateko Udala auzoan. Eguraldia lagun izanik, jai giro ederrean aurkitu ditugu bertaratu garenean. Goizean meza entzun dute auzoko elizan eta jarraian gosaria egin dute Udalaitz-Azpi elkartean.

Bertaratutakoek gazta, txorizoa, urdaiazpikoa, patata erreak eta olibak aurkitu dituzte prest elkartean. Madinabeitia soinujole aretxabaletarra ere atsedenik hartu gabe aritu da gosaria alaitzen.
Euren abestiekin mezara janztera etorritako Goikobalu abesbatzako kideak ere gustura ikusi ditugu mahai inguruan.
Udalako jaiak San Esteban egunaren bezperan hasi zituzten Udalan. Auzotarren afaria egin zuten. "Giro ona izan genuen afarian", esan du Martin Uribarren auzo-alkateak. "23 nagusi eta 8 ume elkartu ginen. Madinabeitiak girotu zuen gaua".


Umeendako eskaintza

Auzotar nagusiak zeuden Udalan eguerdiko meza ondotik. Egitarauean, baina, arreta handia eskaini diete aurten umeei. Puzgarriak eta kart zirkuitua izan dituzte euren gozamenerako. "Gure aurrekontua ez da oso handia baina saiatzen gara umeendako zerbait egiten", azaldu du Uribarrenek. "Jendeak jaietan parte hartzen du eta hori oso seinale ona da".

Aramaion ere San Estebanak
Arrasateko Udala auzoan ez ezik Aramaioko Uribarren auzoan ere egin dituzte San Estebanak. Orain, hurrengo urtera arte itxaron beharko dute bi auzoetan berriz ere jaiak etorri arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak