Asanbladako emaitza
Kontuari buruz bizilagunen iritzia jakiteko, atariko arduradun talde batek deituta asanblada egin zuten pasa den larunbatean. Bertan, 200 familietatik 88 ordezkarik parte hartu zuten. Bozketan, 68 proiektuaren kontra agertu ziren, 14 alde eta 6k zuri eman zuten botoa. Itxuraz, beraz, nahiko nabarmena da bizilagunen jarrera.Ezetza emateko arrazoiak
Ezetza emateko arrazoietako bat, oraindik proiektu formalik aurkeztu ez izana da.Proiektuari puntu ilun gehiago ere aurkitzen dizkiote hainbat bizilagunek. Adibidez, aurrera eraman ahal izateko, Arrasateko egitamu orokorra aldatzea beharrezkoa dela, edota proiektua errentagarria izateko, eraiki beharreko etxebizitzen kopurua orain daudena baino hiru aldiz handiagoa izan beharko litzatekeela.
San Antolin auzuneko bizilagun asko eta asko adinekoak dira, eta etxeak bota eta berriak egingo dituztenaren zurrumurru honek, auzotar ugari arduratuta dauzka.