San Andres xake taldekoek liderra menderatu zuten

Mireia Bikuña 2009ko martxoaren 4a

San Andres xake elkarteko gorengoen mailako taldeak Eibar liderra menderatu zuen aurreko aste bukaeran. Arrasatearrek ez zuten partidarik galdu eta garaipeneko puntu osoa Fernando Ortegak lortu zuen bigarren taulan.

Liga bukatzeok hiru jardunaldi falta dira, eta bi taldeen artean bi puntuko aldea dago. Talde indartsuena bakarrik igoko da Euskal Ligara; beraz, Eibarrek eta Arrasatek lehia estua izango dute txapelketa lehen tokian bukatzeko.

Beste emaitza batzuk

Lehen mailako xake taldeak Baionaren aurka galdu zuen eta igotzeko aukera guztiak galdu dituzte. Bestalde, bigarren mailako taldea jaitsiera postuetatik gertu dago Mundarroren aurka 3-1 galdu ondoren. Liga bukatzeko hiru saio falta zaizkie.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak