Doctor Bañez kaleko 12. zenbakian lanak egiten ari zen langile batek Iberdrolako kable bat zulatu du. Ondorioz, langileak eskuan min hartu du eta Eskualdeko Ospitalera eraman dute. Une honetan San Andres auzo osoan ez dago argirik; ezta ere Arrasate Pasealekuan. Iberdrolak adierazi du matxura konpondu eta 19:30etarako argia izango dutela berriro auzotarrek. Gainera, hainbat zerbitzutan ez dago argirik. Gazte txokoan esaterako. Arrasate Irratiak ere ez dauka emisiorik une honetan bertan baitago antena.