Saltzaile horrek egindako deskribapenaren arabera, mutil gazteak egin zion iruzurra. Beis koloreko txaketa, bakeroak eta zapatilla zuriak zeramatzan. Eta azpimarratu gura izan du 50 euroko billetearen oso imitazio ona dela berari eman diotena.
Lehenago ere bai
Bestelako saltzaile batzuei galdetuta, Salegi eta Otamendi harakinek eta Zeziaga dendako ugazabak aditzera eman dute une honetan ez dutela igarri ez ohiko halako mugimendurik, baina kontatu dute pare bat hilabete dela bai ibili zirela billete faltsuak Arrasaten, baina ez zirela bakarrik 50 euroko billeteak izan, 20 eta 10 euroko billeteak ere ibili zirela orduan.
Iruzurrak atzemateko tresnak
Jakinarazi dute, baita ere, euretako askok billete faltsuak atzemateko sistemak eskuratu dituztela, halako iruzurrak ebitatzen ahalegintzeko. Askok, adibidez, errotulagailu berezia erabiltzen dute. Harekin billetea markatu eta segun eta zein kolore agertzen den, badakite faltsua edo benetakoa den.
Kontuak kontu, horixe, bereziki dendariendako abisua da billete faltsuekin kontuz ibiltzeko, eta jakina, gainerakook ere kontuz ibiltzea komeni.