Salgai daude "La corte del faraón" zarzuelarako sarrerak

Usoa Agirre 2009ko azaroaren 4a

Gaurtik, eguaztena, salgai daude sarrerak Izaskun Murgia Elkarte Lirikoak eskainiko duen zarzuelarako. Arrasateko Amaia Antzokian izango dira emanaldiak, azaroaren 21ean, 22an, 27an eta 28an. Sarrerak salgai daude Kutxako kutxazainetan, Kutxaren webgunean eta Amaia antzokiko leihatilan.

Salmenta-puntuak

  • Kutxako kutxazainak
  • Kutxaren webgunea: Kutxa.net
  • Amaia Antzokiko leihatila, beste ekitalditarako zabalik dagoenean (bertan eguenetik aurrera jarriko dira salgai, arratsaldeko 20:00etan).

Emanaldiak

  • Azaroak 21, zapatua, 19:30ean.
  • Azaroak 22, domeka, 19:30ean.
  • Azaroak 27, egubakoitza, 20:00etan.
  • Azaroak 28, zapatua, 19:30ean.
Zarzuelaren gaineko informazio gehiago duzue Izaskun Murgia Elkarte Lirikoaren blogean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak