Adibidez, horixe egin beharko dute Zerrajerako etxebizitzetako bizilagunek. Biri leihoak apurtu eta barrura sartu zitzaizkien zapatuan, 23:00ak aldera, eta beste bi bizilagunek leihoak kili-kolo utzi ditu haizeak. Horrez gainera, etxearen fatxada zati batzuk lurrera jausi ziren. Alokabideren bitartez kudeatu beharko dituzte salaketak, alokairuan emandako babes ofizialeko etxebizitzak dira-era, horiek.
Musakolako Elkano kaleko bizilagunek ere teilatuak konpontzen segitu beharko dute, kale hartako etxe askotako teilak lurrera bota zituen-eta, haizealdiak.
Kaleko argiterian kalte batzuk
Eta Udalari dagokionez, eurak ere konponketa lanak egiten dabiltzala kontatu dute Zerbitzu Sailetik. Kaleko argiterian kalte batzuk eragin zituen haizeak, seinaleak ere bota zituen lurrera, eta halako konponketak egiten dabiltzala jakinarazi dute. Eta haizeak botatako zuhaitzak erretiratu egin beharko dituzte. Adibidez, Santa Barbara parkeko hiru zuhaitz handiak, adibidez.
Ez dago inor horretara bideratuta
Bestalde, Udaleko ordezkariek zuzenketa bat egiteko eskatu dute. Badirudi herrian zabaldu dela Udalak pertsona bat ipini duela herritarren salaketak kudeatzeko. Bada hori ez dela horrela azpimarratu gura izan dute. Batez ere, lehen esandakoarengatik: salaketa gehienak pribatuak direlako.